Poztu zaiteze 2 ahostetara.

Abadiñoko aspaldiko kanta hau Edurne eta Ixiar Astigarragari esker berreskuratu dugu, gure herriko umeek ikasi eta zabaldu dezaten.

Advertisements

Iruzkin bat utzi

Abestiak, Bideoa atalean

Garamendi musikariak ibilbide oparoa du ate-joka

Getxoko musikariak disko berria atera du, eta dagoeneko arrakasta lortzen ari da Interneten. Top 10.nean dago

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Kurtso bukaera. Agurrak.

Hemendik agurtu nahi dizuet eskola osoari, eskola osatzen duzuen denoi: ikasle, irakasle, atezain, guraso, garbitzaile, jantokiko langile, monitoreei, sukaldari eta beraein laguntzaleei, udaletzekoeei,… Gaur bertan jakin berri izen dut beste eskola batera noala.
Hainbat sentimendu kontrajarriak ditut: poza, nire etxetik hurbil egongo naizelako, nire familia eta alabatxoetatik hurbilago eta oso triste hemen, zuekin egon naizen denpora, ikasi dudan guztia,…faltan botako zaituet asko.

Baina musikarekin agurtu nahi dizuet.
Besarkada eta musu haundi bat:
Ainhoa

2 Iruzkin

Uncategorized atalean

Gaur nazioarteko musika eguna da

Eta hori ospatzeko hainbat lekutan pila bat ekintza daude. Honekin batera biltzen da uda, eta udako jaiak, kurtso bukaerako jaialdiak eta San Juan suak.
Adibidez maiztegin nazioarteko musika egun hau, danbor hotsekin ospatzen dute. 165 ikasle batuko dira danborra jotzen.
Zornotzan ostiraletik igandera VII Fanfarren, Banden eta kale musikarien nazioarteko lehiaketa egongo da. Hainbat herrialde desberdinetakoak etorriko dira: Rumania, Italia, Argentina, Portugal,…
Animatu zaitezte eta asko disfrutatu!!!!!!!!!!!!!!!!
Nik ere hau ospatzeko bideo izugarri bat jarriko dizuet. Ikusi zelan edozergaz egin daiteken musika.

Iruzkin bat utzi

Bideoa atalean

MASAJEA KANTAREN LETRA:
KASK KASK OSKOLA ,
KASKATU ARRAUTZA OSKOLA;
BEHERA BADOA HAREN GORRINGOA.
INURRITXOAK GORA, GERRITIK LEPORA;
BEHERA BEHERA INURRIAK, BETI BIHURRIAK.
AUPA ELEFANTEAK, ZUEK BAI MASTODONTEAK.
MESEDEZ JAITSI, EZ NAZAZUE HAUTSI.
TXITOAK GORAKA, TXIO-TXIO-TXIOKA;
TXITOAK BEHERAKA, AITA KUKURRUKUKA.
IGO SAGU SAGUZARRAK, IGO SAGU SAGUZARRAK,
ODOLA ZURRUPATU, ODOLA ZURRUPATU.
JAITSI SAGU SAGUZARRAK, JAITSI SAGU SAGUZARRAK,
ODOLA ZURRUPATU, ODOLA ZURRUPATU.
LARANJEN IGOERA, ZUKUA ATERA, ZUKUA ATERA.
LARANJEN JAITSIERA, ZUKUA ATERA, ZUKUA ATERA.
HOTZAK AKABATZEN NAGO. FU, FU!
HOTZAK AKABATZEN NAGO. FU, FU!
HOTZIKARA ETA AGUR.

Iruzkin bat utzi

Bideoa atalean

Eskuetan Karaoke

Lehenengoko ziklokoek eskolako jaialdian Pirritx eta Porrotxen abesti hau egingo dute:eskuetan. Entsaiatu eta ondo ikasi. Gurasoak aho zabalik utzi behar ditugu eta.

Iruzkin bat utzi

Bideoa atalean

Mesias: Haendel

5. mailakoentzako hona hemen gelan landu dugun musikograma. Ez da bera, baina ia berdina da. Badakizue abesbatza bat zaretela: soprano, soprankontralto, tenor eta baxuak. Onod pasa!!!!!!!!!!!!!1

Iruzkin bat utzi

Bideoa atalean